domingo, 2 de enero de 2011

Gonzalo Martin: teknologiaren neutralitatea


Gonzalo Martinek interneteko neutralitateari buruz zera esaten digu, internet sarearen gaineko boterea lortzeko interes asko daudela, eta horregatik orain dela 7 urte baino egoera larriago batean gaudela. Ekonomiaren hainbat aldek interneten gainean boterea eskuratzearren agertu dira.


-Adran-

Kroma bat egiteko egin beharrekoak

Gorka Paliziorengan ohitura da ikasleak laguntzen saiatzea, baita bere ikasleak ez diren pertsonak ere! horregatik tutorial interesgarri asko egiten ditu interneten kolgatzeko, eta hemengo hau bat da. Espero dot zuentzat lagungarria izatea.


Non oparitzen dute kazetari tituloa?

Karrera benetan erraza da kazetariarena baina tituloaren markoarekin Manu hostiatuko luketen hainbat pertsona daude youtubetik. Tipo lotsagabe hau Bilbovision-en egiten zuen  du lan eta elkarrizketa honekin lortu du bere fama.


Nire blogean komentatu behar nuela jakin baino lehen jada ikusita neukan, bere osotasunean (bai, 50 minutu eman nituen atzeratu honen elkarrizketa ikusten), pena merezi zuen, orain arte ez nekielako Iñaki Perurena harrijasotzaileak hainbeste inplikazio zuela bere kulturarekiko.























Bideo hau kritikatu dezadan nahi du irakasleak, baina ez dago nire kritikaren beharra, youtuben dauden komentarioen batuketa bat egingo banu hobeto azalduko nuke:

Rohanolat: Vaya tio impresentable. ¿Como se puede ir a hacer una entrevista puesto hasta las orejas? Porque a Iñaki se le ve educado, que si no le echa a patadas.

ppmiela: Esta es la cadena de El Correo. Bilbovisión. Contratan a esta lacra para desprestigiar a la gente de pueblo comprometido con nuestra propia cultura

Eta hauek xuabeenak dira ez pentsa, gehiago irakurri nahi badituzue sartu youtubeen, bertan daude elkarrizketaren beste atalak.

Elkarrizkea aztertzea teknikoki ez da oso zaila, 2 planoen artean txandakatzen dira irudiak. Bat generala, biei ikusten zaienean, eta beste biak Perurena bakarrik enfokatzen denean edo "kazetaria enfokatzen denean.

Gonzalo Martin Web TVari buruz hizketan

Abenduaren 14an etorri zen gurera Gonzalo Martin internet bidezko telebisten mintegian parte hartzeko. Pena bat izan zen etorritako orduetan guk klasea izatea, hala ere, Gorka Palazio irakasleak, berarengan ohitura denez, bideotxo bat lortu zuen.

Hitzaldi honetan Gonzalez Martin jaunak interneteko baliagarritasunaz hitz egiten digu, internet sekulako bilatzailea dela azpimarratzen du, baina gure nahiera erabili ahal izateko nola ondo erabili jakin behar dezakegu.
Interneteko telebista aurkezteko, aurtengo udako kasu nabarmenena aipatzen digu, futbol txapelketarena. Txapelketa hau internetetik ere emititu zen, beraz jende askok bertatik kontsumitu zuen bere etxean. Honek ohitura sozialen aldaketa ekar dezake, normalean jendea asko tabernara joaten baita bere lagunekin partida ikustera, prozesu sozial baten antzeko izango litzatekeena orain bakardadean egingo litzateke Facebook edo Twitter bidez komentarioak eginez.

Telebista normalarekin konparaketa bat egiten du Gonzalo Martinezek, eta ageriko ondorio bat erakusten digu, hau da, telebista publiko edo pribatu batean guk egin ditzakegun ekoizpenek ez dutela lekua, telebista horrek publiko jakin baterako bideratzen dituelako ekoizpenak, baina interneten ez da hau gertatzen. Bakoitzak bere telebista izan dezake, eta hainbat saio ekoiztu gero munduko jende osoa ikus dezan. Publikoa aldatu da internetekin, jada ez da mugatua, mundiala da, edonork heldu daiteke gure ekoizpenetara, telebista publikoak edo pribatuak oso itxiak dira, ez dago beraietaz ezer ateratzerik edo zer sartzerik.


Wikileaks kasua ere aipatu zuen; gobernuen beldurra internetekiko nabarmena egiten ari dela azalduz. Hau ez da berria, baina bai azpimagarria, honegatik telefono konpainiek nahi dute internet gaineko monopolioa eukitzea, horrela hauek izango dira kontrola ezarriko dutenak eta ez erabiltzaileak.


Nire blog honetan lehenagoko sarrera batean prosumerrei buruz hitz egin genuen, telebistekin inplikazio zuzena duen kasua. Hartzailea jada ez da pasiboa, aktiboa bilakatu da, nahi duena lor dezake eta ez badu lortzen edo aurkitzen berak egin dezakeke.


Gonzalo Martin-en bloga aurkitu dot, igal baliiteke zuen interesekoa izatea.

-Adrian-

sábado, 1 de enero de 2011

Irratien eta telebisten informazio iturriak

Madrilgo Camilo Jose Cela unibertsitateak egindako ikerketa baten ondoren zera jakin izan dugu; irratiek eta telebistek ez dutela informazio iturri bat baino gehiago kontrastatzen berria kaleratu baino lehen. Bitxia benetan, guk informatu beharko luketenak ez daude guztiz zihur kaleratutako berria fidagarria denentz. Irrati eta telebistaz hitz egiten ari gara, tradizio gehiago du gure artean irratiak, eta fidagarriagoa da guretzako, horrela jarraituko du izaten; antza denez, irratiek telebistek egiten duten kontrastatze lan handiagoa egiten dute, baina ez pentsa askoz gehiago denik.

Informazio iturriak ez dute nahitaez informazio agentzia batetik etorri behar (Reuters, F...), pertsonengandik ere etor litezke. Irratiek eta telebistek erabiltzen duten giza-informazio iturriak normalean anonimotasun baten atzean ezkutatzen dira, beraz ez dakigu kaleratzen duten informazioa fidegarria denentz.

Nork eskainiko digu informazio zehatza eta zuhurra? agian prosumerrak izan litezke kazetaritzaren aro berrirako erraminta.

-Adrian-

domingo, 19 de diciembre de 2010

Kreatibitatea hiltzen al dute eskolek?

Bideo interesgarri bi uzten dizkizuet irakaskuntzaren sistemaz gogeta egiteko. Egokiak al dira eskolen irakasketa sistemak? betiko irakasgaiekin jarraitu behar al da? zergatik ezin dira beste irakasgai batzuk sartu?








-Adrian-