martes, 2 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran berriemailearen lana

Hitzaldi honetan Mikel Aiestaranek bere lanaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Lehendabizi 3 kontzeptu azaltzen ditu kazetariarena, berriemaile bereziarena eta freelance-arena. Lehena egunkari bateko erredakzioan lan egingo luke, bigarrena erredakzio horietatik kanpo medioak nahi duen tokian, eta azkena kazetari guztiz autonomoa izango litzateke, informaizoa, argazkiak etab batzen dituena eta gero saltzen dituena.

Mikel Aiestaran munduan zehar ibiltzen da lanean baina leku batzuk besteak baino askoz gogoko ditu: Pakistan, Irak, Iran, Afganistan... leku hauetara gatazken ondoren edo gatazkak daudenean hurbiltzen da berritasuna duten notiziak biltzeko eta ondoren saltzeko. Gatazkarik ez dagoenean Aiestaran ez da etxean geratzen, beste leku batzuetara doa agenda prestatzeko eta kontaktuak egiteko.

Urtean zehar hainbat alditan pasa behar da aireportutik, horregatik bertako langile askok ezagutzen dute. Bere maletan ez da ezer falta bere lanerako: mikroak, bideo kamera, tripodea, telefonoa, antena parabolikoa, Ipod-a, dirua metalikoan (cash), portatila... guztira 14kg-ko ekipaia eraman ohi du. "Ahal dudanean ekipoa bikoizten dut, joaten naizen tokietara ez baitago honelako gauzak erosterik". Gerra toki hauetan edo segurtasun gutxiko leku hauetan ezbeharren bat gerta dakioke Mikel Aistaran-i, horregatik bizitza aseguru bat dauka; "Nik daukadan moduko asegurua Espainian lortzea zaila da, EEUU-n edo BH-n egin behar duzu, bestela jai daukazu". Hala ere, inoiz ez du bere bizitza arriskuan ikusi Aiestaranek, bitxia da zeren bere erretransmisio guztietan edo bere joan-etorri guztietan herrialde horietatik zehar sekulako dirutza darama gainean (12.000€ baino gehiago) eta bere ekipo osoa.

Azpeitian bizi den freenlance honek Irak, Iran, Pakistan eta Afganistan herrialdeetan 7 hilabetez egin du lan, Libanoko gerran ere egona da hiru hilabetez, eta urte honetarako prest dago jada. 2009. urtean eman zioten Prensaren Sari Internazionala 5 urte bakarrik zeramatzanean.


-ADRIAN ALVAREZ-

0 comentarios:

Publicar un comentario