miércoles, 1 de diciembre de 2010

Albistegiak, diruditena baino gehiago


         Hala da lagunok, egunero telebistatik ikusten dituzuen albistegi hauek diruditena baino gehiago dira. Prestakuntza asko dago beraien atzean, ideia asko, berrikuntzak urteetan zehar, aldatzen ez den bakarra Antena 3ko Matiats Prats dugu, baina beste guztia aldatu da (eskerrak). 

        Beheko adibidean argi ikus dezakezue teleberriak zeharo ezberdinak direla, eta urteak joan urteak etorri berrikuntzak izaten dituztela. Ikusi dezakezutenez erritmo bizia darabil albiste honek, plano aldaketa asko, berriemailearekin konexioa, kolore gorriak, rotuloak agertu eta desagertu, kamera beti mugimenduan...

        Presentadoreak bere partetik ez du tono monotono eta aspergarri batean hitz egiten, entonazioa noiz behinka aldatu egiten du enfasi gehiago edo gutxiago emanez esan behar duen esaldiari. Konposizio ona dauka albisteak denetarik dago, jendeari entrebista, plano onak... Antzezlan ona da, baina teleberriek formatu hau jarraitzen dute, nahiz eta bizitasun hain handia ez izan.





0 comentarios:

Publicar un comentario