domingo, 19 de diciembre de 2010

Prosumerren aroa

Internetek aukera asko eskaintzen dizkigu, hedatuena kontsumitzea da baina egoera hau aldatzen ari da youtube, vimeo eta mota honetako bideo web-orriei esker. Kontzeptu berria agertu zaigu orain, Prosumer kontzeptua hain zuzen, edonor izan daiteke Prosumer, alegia, ekoiztu eta kontsumitu dezakegu. Lehen ez geneukan aukera hau, lehen kontsumitzera mugatu behar ginen telebista kate handiek, irratiek, zinema produktorak... ekoizten zuten guztia, baina orain egoera honi buelta eman diezaiokegu. Baliabide teknologikoak asko aurreratu dira, mobilak argazki kamera eta bideokamera daukate, internet edonon dago 3g konexioei esker, eta gaur egun internet konexiodun mobilak daude. Honekin zera esan nahi dut; lehen ekoiztea ezintzen ziguten mugak desagertzen ari direla, eta hau abantaila handia da.

Edonor eskegi dezake Youtuben edo Vimeon bere bideo ekoizpen bat, edo Ivoox-en bere irrati saio bat, edo Jamendo-n bere abesti bat... aukera asko daude. Blogek ere informazioaren norabidea aldatu dute, lehen ezinezkoa zen pentsatzea edonor kazetari lanak egin zitzakeela. Hedabide handietan iritziak utzi ditzakegu berrien azpian komentarioak eginez.

Youtube izan daiteke prosumerren gordelekua, bainaez dira horra mugatzen. Argi dago aro berri honetan, ideiak direla garrantzitsuena, originala izatea, kreatiboa izatea, horrek du garrantzia eta horrek dakar arrakasta.

-Adrian-

0 comentarios:

Publicar un comentario