miércoles, 1 de diciembre de 2010

Season the collective dokumentala

"The Collective" talde dira Season dokumental honen egileak. Collective taldeak ikusentzunezko produkzioak egiten ditu mendia, bizikleta, arriskua eta espektakularitatea erabiliz. Seasons dokumental hau honen adibide da, baina berezitasun bat dauka, urtaroak alegia. Negua eta uda agertzen dira irudikatuta, dokumental honek bi zati baititu.

Lehenengo zatian negua agertzen zaigu, bideoko protagonista bati egiten zaio elkarrizketa orduan, bere irudi asko agertzen zaizkigu eta azkenean bizikleta jaitsiera arriskutsua, berak eginda noski. Udan, aldiz, dena aldatzen da; neguan prestatzen ari ziren entrenamenduak oraingo konpetizioetarako ziren. Erritmoa askoz biziagoa da, planoak etengabe aldatzen dira eta musika beti dago present.

Lan ona iruditu zait, freestyle bideoak ikustea gustatzen zait bai skate edo roller edo bizikletak, eta den denek eskema bera jarraitzen dute, planoen bizitasuna eta musika ona. Ezin da konparatu The Collective taldearen ekoizpen hau youtuben aurkitu dezakegun patinatzaileen ekoizpenekin zeren biek ez baitituzte baliabide berdinak. The Collective taldeak planoak egiteko baliabide asko dituela nabari da, garabiak, elikopteroak, kasko kamerak...

Hemen jartzen dizuet bideotxo bat haiek eginikoa





Haiei buruz gehiago jakin nahi baduzue edo berain produkziorik erosi nahi baduzue hemen daukazue beraien web-orria:

Thecollectivefilm

0 comentarios:

Publicar un comentario