domingo, 2 de enero de 2011

Gonzalo Martin Web TVari buruz hizketan

Abenduaren 14an etorri zen gurera Gonzalo Martin internet bidezko telebisten mintegian parte hartzeko. Pena bat izan zen etorritako orduetan guk klasea izatea, hala ere, Gorka Palazio irakasleak, berarengan ohitura denez, bideotxo bat lortu zuen.

Hitzaldi honetan Gonzalez Martin jaunak interneteko baliagarritasunaz hitz egiten digu, internet sekulako bilatzailea dela azpimarratzen du, baina gure nahiera erabili ahal izateko nola ondo erabili jakin behar dezakegu.
Interneteko telebista aurkezteko, aurtengo udako kasu nabarmenena aipatzen digu, futbol txapelketarena. Txapelketa hau internetetik ere emititu zen, beraz jende askok bertatik kontsumitu zuen bere etxean. Honek ohitura sozialen aldaketa ekar dezake, normalean jendea asko tabernara joaten baita bere lagunekin partida ikustera, prozesu sozial baten antzeko izango litzatekeena orain bakardadean egingo litzateke Facebook edo Twitter bidez komentarioak eginez.

Telebista normalarekin konparaketa bat egiten du Gonzalo Martinezek, eta ageriko ondorio bat erakusten digu, hau da, telebista publiko edo pribatu batean guk egin ditzakegun ekoizpenek ez dutela lekua, telebista horrek publiko jakin baterako bideratzen dituelako ekoizpenak, baina interneten ez da hau gertatzen. Bakoitzak bere telebista izan dezake, eta hainbat saio ekoiztu gero munduko jende osoa ikus dezan. Publikoa aldatu da internetekin, jada ez da mugatua, mundiala da, edonork heldu daiteke gure ekoizpenetara, telebista publikoak edo pribatuak oso itxiak dira, ez dago beraietaz ezer ateratzerik edo zer sartzerik.


Wikileaks kasua ere aipatu zuen; gobernuen beldurra internetekiko nabarmena egiten ari dela azalduz. Hau ez da berria, baina bai azpimagarria, honegatik telefono konpainiek nahi dute internet gaineko monopolioa eukitzea, horrela hauek izango dira kontrola ezarriko dutenak eta ez erabiltzaileak.


Nire blog honetan lehenagoko sarrera batean prosumerrei buruz hitz egin genuen, telebistekin inplikazio zuzena duen kasua. Hartzailea jada ez da pasiboa, aktiboa bilakatu da, nahi duena lor dezake eta ez badu lortzen edo aurkitzen berak egin dezakeke.


Gonzalo Martin-en bloga aurkitu dot, igal baliiteke zuen interesekoa izatea.

-Adrian-

0 comentarios:

Publicar un comentario