sábado, 1 de enero de 2011

Irratien eta telebisten informazio iturriak

Madrilgo Camilo Jose Cela unibertsitateak egindako ikerketa baten ondoren zera jakin izan dugu; irratiek eta telebistek ez dutela informazio iturri bat baino gehiago kontrastatzen berria kaleratu baino lehen. Bitxia benetan, guk informatu beharko luketenak ez daude guztiz zihur kaleratutako berria fidagarria denentz. Irrati eta telebistaz hitz egiten ari gara, tradizio gehiago du gure artean irratiak, eta fidagarriagoa da guretzako, horrela jarraituko du izaten; antza denez, irratiek telebistek egiten duten kontrastatze lan handiagoa egiten dute, baina ez pentsa askoz gehiago denik.

Informazio iturriak ez dute nahitaez informazio agentzia batetik etorri behar (Reuters, F...), pertsonengandik ere etor litezke. Irratiek eta telebistek erabiltzen duten giza-informazio iturriak normalean anonimotasun baten atzean ezkutatzen dira, beraz ez dakigu kaleratzen duten informazioa fidegarria denentz.

Nork eskainiko digu informazio zehatza eta zuhurra? agian prosumerrak izan litezke kazetaritzaren aro berrirako erraminta.

-Adrian-

0 comentarios:

Publicar un comentario